Gaurko saioan ohi bezala asteburuan Euskal Herriko emakume kirolariek egin dutena luze eta zabal errepasatu dugu. Maider Undak 15. aldiz irabazi du Espainiako Txapelketa eta Realak berriz, belar hockey-ko Kopako finala 1 eta 0 galdu zuen Poloren aurka. Bi gai horiei arreta berezia eskaini diegu. Hockey-a lantzeko Maialen Garcia izan dugu protagonista. Halaber, gainontzeko kontuak gainbegiratzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Idoia Agirre (Reala), Nekane Diez (Athletic), Itsaso Galarraga (Ordizia), Diana Nogales (Bilbo), Maialen Arana (Orvina), Tati Garmendia (Bera Bera), Nerea Elizegi (Zuazo), Leyre Diez (Gipuzkoa EHU), Jaione Esain (Leadernet), Ana Masa (Getxo), Enara Cacho (Hernani), Nerea Martinez (mendi lasterketak), Ariane Prados (WP 9802) eta Aida Bartolome (Leioa).