Ander Lertxundik kontatu digunez, ikerketa ezberdinek ondorioztatu dute udaberriarekin batera neurotrasmisoreak errezago askatzen ditugula eta hauek animoan, estresean edota maitasunean ditugun jarrerak hobetzen dituela. Transmisore horietan faktore askok eragiten dute. Beranduago iluntzearekin harreman sozialetarako denbora gehiago edukitzen dugu; tenperatura igoerekin arropa gutxiago dugu eta desira gehiago pizten da. Halaber, eguraldi aldaketak animoa hobetzen du, eta harreman sozial hauetatik, harreman erotikoetarako joerak handitzen dira. “Beraz, erlazioetarako prestutasuna areagotzen du udaberriak eta hortik aurrera gertatzen dena bakoitzaren sedukzio abileziarekin zerikusi gehiago du” amaitu du Lertxundik.