Datorren udazkenean izango da aurtengo Kilometroak jaia, baina egun handia iritsi bitarte egitarau oparoa antolatu dute Usurbilgo Udarregi ikastolako lagunek. Larunbat honetan adibidez, Alex Tello usurbildarraren ‘Zu gabe’ antzerkia izango da ikusgai herriko Sutegi aretoan, 19:30ean. Aitzakia ezin hobea, Alex Tellorekin bere azken antzezlanaz hitz egin eta Euskal Herriko antzerki panoramaz hausnartzeko.