Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta Mikel Galan itzultzailearekin izan dugu tertulia gaurkoan. Lehenik, Mediterraneoan desagertu diren 400 etorkinak hartu ditugu hizpide, ondoren, Euskal Herrian arrazismoa zertan den. Atzokoan Espainiako Kongresuan onartu zuen abortoaren lege erreformaz ere aritu gara, eta amaitzeko, Britania Handiko eta Frantziako epaitegiek Antton Troitiño eta Sabin Mendizabalen estradizio eskaerak onartu izanaz.