Asteko Argazkia 150422 Argazkiak oinarri hartuta Mediterraneoan izandako tragediari begira jarri gara “asteko argazkiak” atalean Bostok Photoko Gari Garaialderen eskutik. Orain bi aste Alpeetako istripuarekin egin bezala oraingoan ere gertakari hau prentsara, argazkietara ekartzeko dauden zailtasunak izan ditugu hizpide. Hedabide bat baino gehiagok erabili duen formula: antzeko beste gertakari bateko argazkia hautatzea. Hiru adibide ekarri dizkigu.