la foto(1)Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.