“A favor del régimen, no al cambio, si al TAV” dio Dino Altavezek oihuka. Aurrekaririk gabeko manifestazioa egingo da bihar Iruñean. Herritarren gehiengoak erregimenaren aldaketa eskatzen badu ere, bada bertzelako iritzik ere, eta horren adibide da Dino Altavez. Berak egin du manifestazioaren deialdia, baina dirudienez babesa izango du eta jendetza elkartuko da San Nikolasen, arratsaldeko zazpietan.