Iruñeako Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusa taldeko kideek elkarlanean Txupin Etxepare elkartea sortu berri dute. Elkarte honen bidez, sanferminen aspaldiko izaera herrikoia berreskuratu nahi dute eta botereak isilarazi nahi izan duen historia azalerazi. Ekimen honi esker Iruñeko Peñek eta Memoriaren Autobusak Juanito Etxepareren historia berreskuratu dute, 1931an txupinazoa lehendabizikoz bota zuen iruindarra eta zuriz janzten lehenak izan ziren Veleta peñako kideak ere omenaduko dituzte. Helburu horrekin, Udalari aurtengo txupinazoa La Veleta peñako ondorengoek bota dezatela proposatu diote.