Oso oso pozik izan da gurean Bakartxo Ruiz ia ia kontaketa amaituta zegoenean. Herrietatik emaitza oso onak iristen ari ziren, herri askotan lehen indarra izanik eta askotan gehiengo absolutuarekin. Tafallaren kasua azpimarratu digu. Iruñan ere aldaketarako aukerak haundiak daudela adierazi digu. Parlamamenturako ere aurreikuspenak oso onak ditu EH Bilduko kideak.