Itziar Amestoy Arabako EH Bilduren komunikazio arduraduna eta Gasteizko  udaletxeko zinegotziarekin ere egon gara oraindik bozka guztien kontaketa bukatu gabe zegoenean. Momentu horretako datuak eskutan, oso balorazio positiboa egiten dute. Gasteizko Udaletxean Marotoren garaipena albiste txarra dela azpimarratu digu, baina EH Bildu bigarren indarra izatea oso positibotzat jo digu. Gasteizen poztasunez ospatzeko gaua dela ere adierazi digu.  Aldundian, jeltzaleak garaile izanda ere beraiek oso emaitza onak azpimarratu dizkigu. Udaletxe askotan izandako gorakada oso positiboa dela esan digu. araba berriak baduela bere babesa.