Kike Fernandez de Pinedo, Arabako EH Bilduko kidearekin egon gara. Emaitza oso politak izan dituztela azpimarratu digu, oso pozik daudela. Nahiz eta indar berriak ondarrez sartu, EH Bilduk eserleku berdinak izaten jarraitu du. Gainera, herri askotan gora egin dute, bai hegoaldean, errioxan… Etorkizunerako oso pozgarria dela esan digu, ilusioa mantentzen dutela. Gasteizeko udaletxeari buruz, bigarren indarra izateak poz handia ematen diela adierazi digu eta ahaleginak egingo dituztela PPko Marotok gobernatu ez dezan. Bihartik aurrera, helburu hori lortzeko lanean jarriko direla aurreratu digu. Marotok kanpaina guztian zear ez dituela inongo momentuan PPren siglak erabili ohartazrazi du, Europan ere erabiltzen den xenofobiaren kanpaina erabili duela salatu du. Orain lau urte EH Bilduk emandako sorpresa askok momentukoa zela zioten, baina ikusten da ezetz, etengabeko hobekuntza dela. Lan egiten jakin dutela esan du, pozik daudela egindako lanarekin, proposamenekin eta egindako oposizioarekin. EH Bildu erreferente inportantea dela esanez amaitu du elkarrizketa.