Gaurko saioa izan da Kirol Leihoaren lehen denboraldiko azkena. Hasteko,  Euskal Selekzioak Tallinen Estoniaren aurka jokaturiko partidaren gainean hitz egin dugu Iraia Iturregirekin. Euskal Selekzioak Euskal Herritik kanpo jokatu duen bigarren aldia izan da, eta, beraz, zita istorikoa. Halaber, Esther Lopez boleibol jokalari hernaniarraren ibilbidea ezagutzeko parada izan dugu. Lopez boleibol munduko erreferente bat da eta bere garaipen zerrenda mugagabea da horren adierazle: 8 liga, 7 kopa, 5 Superkopa eta Europako txapelketa bat. Bestalde, asteburuko gainerako kontuak errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Nerea Abancens (Oiartzun), Maider Unda (Borroka), Poli Guajardo (Hockey Reala), Olatz Ibarguren (Ordizia), Maialen Arana (Orvina), Montse Puche (Bera Bera), eta Leticia Canales (Surfa).