Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara. Gaurkoan, Nafarroako aldaketa argazki eta irudietan nola somatu den egunotan aipatu digu Argazkipresseko Jagoba Manterola argazkilariak. Horretarako, bi adibide ekarri dizkigu. Batetik, hauteskunde hauetan galtzaile nagusi izan den UPN eta bertako ordezkarien azken agerraldiak eta bestetik, itxura guztien arabera Nafarroako presidente berria izango den Uxue Barkos, Geroa Bai-ko hautagaia.