ADITU DUZU Durangon egin zen IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua pasa den maiatzan. ADITU DUZU saioan kongresua antolatzen aritu zen Ainhoa Latatu UEUko kidea elkarrizketatu dugu. Oso balorazio positiboa egin du, alde batetik uste baino harrera hobea izan duelako kongresuak, eta bestetik, eta garrantzitsuena akaso parte-hartzaileak pozik geratu direlako. Horretaz gain, noski, zientzia munduko azken albisteak errepasatu ditugu, baita hainbat bitxikeriren berri izan ere. Hartu tarte bat, eta entzun ADITU DUZU!