Nepaleko lurrikara gertutik bizitu zuen Pipasek, bertan zen, mendian. Kontatu digu nola lurrak dardar egin zuen lehendabizi, ahutsa gero,ixiltasuna eta negarrak ondoren.  Baina nola bizitu zituzten hurrengo orduak?Zein izan zen enbaxadek hartu zuten jarrera? Nola jokatu zuen Parisko Gobernuak? Kritiko agertu da Pipas Larrandaburu. Orain Euskal Herrian da, jakitun da Nepalek laguntza handia behar duela, horregatik, dirua lortzeko elkartasun kontzertu bat egingo dute datorren ekainaren 12an Atharratzen.