Hurrengo lau urteetan, Gipuzkoako buruzagitza hartu dutenek, karramarroek bezala, atzera egiteko prest agertu dira, eta berriro ere berpiztu egin da errauskailuaren mamua. Horregatik, hainbat eragilek urgentziazko deia egin dute, txistuz, Errauskailurik ez dugula nahi ozen esateko. “Errausketa ez dugu nahi, eta ez dugu behar”.