Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Gausartu zentroko Juanjo Lertxundiri egin diogu, ‘Kexarik gabeko mundua’ egitasmoaren inguruan. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, Errenteriako Eztena antzerki zikloaz. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Berton aldizkariko Lur Mallearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.