talaiatik albaola elkartea Euskal Kostaldeko museoen egunaren hirugarren edizioa izango da asteburu honetan Euskal Kostaldeko Altxorrak izena hartu du aurtengo edizioak, eta ikuskizun mordoa eta bestelako ekintzak prestatu dituzte Albaolako Itsas Faktoriak. Interesatuta bazaude, egin erreserba! Bestetik, Albaolago lagunak ez daude besoak gurutzaturik, Burgosera mugitu dira alkitrangintzako tradizioa mantentzen duten lagunekin auzo lanean aritzeko asmoz! Eta hau dena gutxi balitz, adi! Ekainaren 28an faktorian eraiki duten Lafayette Bantryko Yola ontziaren botadura eginen da!