Lehenik eta behin, Antxeta irratiko Maia Muruagak Begiz begi taldearen lehen lan luzeaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai irratien tartean. Aimar Etxeberriak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, igandeko ‘Gaur hautestontzia, bihar erabakia’ egunerako hainbat euskaldun ezagunek egindako deialdiari egin diogu lekua, Hamaika telebistari esker. Elkarrizketaren tartean, Pauline Guellerekin hitz egin dugu EHZ festibalaren aurtengo edizioaz. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta utzi berri dituen amonaz hitz egin digu. Amaitzeko, Sopelako ‘Born to learn’ jaialdiaren ingurukoak ekarri dizkigu Bilbo Hiria irraiko Mieltxo Monfortek.