Afrikak eta Afrikako literaturek ze nolako presentzia eta oihartzuna izan dute euskal literaturan? Galdera erantzuten saiatzeko, gure idazleek Afrikara egindako zenbait literatur txango gogoratuko ditugu, gurera iritsi diren zenbait Afrikako lan ere aipatuko ditugu, eta berriki argitaratu duten Mariama Bâren Hain gutun luzea (Edo, 2015) nobelaz arituko gara.