Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Jule Goikoetxeak euskaldun zerk egiten gaituenaz idatzitako artikuluaz hausnartu dugu, tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin aztertu du frackingaren aurka Gasteizko Legebiltzarrean onartu den legea. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin joan den asteburuan eratutako Koop57 EH lurralde sailaz aritu gara. Amaitzeko, Radiokulturakoek Volker alemaniarrari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.