“Asteko argazkiak” atalean asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaur Bostok Photoko Gari Garaialderen txanda izan da. Ikasturtea agurtzeko suaren bueltan jarri gara urtaro berriari ongietorria emanez. Euskal Herriko txoko hainbatetan bart gauean ateratako lau argazki ekarri dizkigu. San Juan gauak duen berezitasunaz, sutan erretzen ditugun horiez (apunte eta liburuak askok) hitz egin dugu.