Datorren uztailean egingo da Amerikako Estatu Batuetako Boise hirian Jaialdi. Euskal diasporako ospakizun handiena da ziur asko. Bost urtean behin egiten da Idahoko hiriburuan, eta aurten ere mundu osoko milaka euskaldun elkartuko dira han, lau eguneko festa erraldoian. Aitzaki honi lotuz, Gari Otamendik bere gogoeta luzatu digu, uste duguna baino gehiago dugula ikasteko euskal diaspora osatzen duten komunitateengandik azpimarratuz.