Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Radiokulturako lagunek Lauka teatroaren ‘Amorioaren ziega’ obraz egindako erreportajea izan dugu entzungai. Eguneko adierazpenetan, Gotzon Elizburuk eta Iker Kasanobak zendu berri den Periko Solabarriaz Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketa, Bgoña Izeta eta Jurgi Olasagastiri egin diegu, Kilometroak festaren bueltan kaleratu duten Gizarte inklusiborako dekalogoaz. Sormenaren tartean, Jon Aranburuk Ixiar Rozasekin hitz egin du ‘Proklama’ lantegi eta topaketa guneaz. Amaitzeko, aurtengo Zapato Azuleren ingurukoak kontatu dizkigu Ondarroako Radixu irratiko Leirek.