Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Lehenik, sega hartu dugu hizpide Alazne Etxabururekin. Berriki izan du apostu edo norgehiagoka Irati Astondoarekin batera eta laister jokatuko du Euskadiko Txapelketa. Harri jasotze eskolako xehetasunak ere bildu nahi izan ditugu eta horretarako Joseba Ostolazarena jo dugu.