Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak nabarmendu digu egoera benetan larria bizi dutela Grezian. Juaristiren esanetan azken asteetan erreskatearen luzapena adosteko izan diren negoziazioetan Troikak, bereziki Europar Batzordeak eta Europako Banku Zentralak, mezu argia helarazi nahi izan du: Europar Batasunean ez dago politika desberdinak egiteko aukerarik. Bihar amaituko zaio Greziari bigarren erreskatearen luzapena, Juaristik ez du uste azken uneko akordiorik izango denik. Halaber, Jean-Claude Junker Europar Batzordeko presidentearen jarrera kritikatu du europarlamentariak.