la fotoHondarribian alarde eguna den honetan Emakundek bertako udalari gogorarazio dio gero eta herri gehiago ari direla gizon-emakumeen eskubideen berdintasuna ziurtatzeko “tradizioak egokitzen”. Horietako herri batzuei begira jarri gara gu. Hondarribia Berdintasun saria jaso duten Donostiako Kresalatik Maribi Alonso eta Tolosako Udaberritik Itzea Urkizu eta Amaia Beitia gerturatu zaizkigu baina Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegi ere. Euren esperientzia kontatu eta emakumeek herriko tradizio eta ohituretan parte hartzeak duen garrantziaz hitz egin digute.