1968ko maiatzean jazo ziren gertakariek aldaketa sakonak eragin zituzten bai mundu mailan eta baita Euskal Herrian ere. 68an gertatutakoa ulertzeko ordea, gertakari sorta bat, elkar lotu eta errepasatu beharko lirateke. Hain zuzen, helburu horrekin egin du Info7 irratiak 68ko maiatzari buruzko irratsaio berezia. Irratsaio berezia… eta gonbidatu bereziak. Gurean izango ditugu Iñaki Urdanibia, Alizia Sturtze, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Maite Idirin, Peio Ospital eta Fito Rodriguez besteak beste.