BILAKETAK

Hitzen lihoa

RSS-Podcast

aa

Kirol kontu gehiago ere bai astearte honetan Hitzen Lihoan. Datorren irailaren 8an, euskal talde batek nazioarteko “Red Bull Dolomitenmann” proba ikusgarrian parte hartuko du, lehendabiziko aldiz. Erreleboka egiten den talde proba da, mundu mailako 110 taldek eman dute izena eta Austriako dolomitetan egiten da. Bertara abiatu aurreko zereginak nola dihoazkien ezagutzeko parada hartu dugu astearte honetan Hitzen Lihoan.

Kirolaren B aldean, amaitu berri den Frantziako tourrak utzi digun izen propioa ekarri digu mahai gainera gaur Xabier Lopetegik: Bradley Wiggins aurtengo irabazlea.

Ikasturte honetako azken astelehenean gure hitzen kontrabandistak ere ez du hutsik egin, Ainara Maia Hitzen Lihoan izan da behar bezalako despedida egiteko.

Bukatu dira aurtengo UEUren uda ikastaroak. Baionan, Eibarren eta Iruñean egin dituzte ikastaroak ekainaren 26tik uztailaren 18ra arte. Ikastaroen arduraduna, Irati Iziarrekin hitz egin dugu Hitzen Lihoan, amaitu berri diren ikastaroen balorazioa egiteko.

Hamabostean behin gurean izaten da Gotzone Elu Hondarribiako argazkilaria eta gaur ikasturte honetako azken saioan izan da, dokumentalismo berriaren bigarren atala eskaini digu gaur Gotzonek.

Astelehenero moduan Bergarako idazle eskolara egin dugu Hitzen Lihoako lehen ordu betea osatzeko eta idazle eskolak gure antzera, kurtsoari agur esan dio, II. Karmele Igartua Beka irabazleak, eguerdi literarioa eta gehiago izan zituzten ikasturte amaierako festan; guztiaren berri eman dizuegu goiz honetan.

Ostirala izaki, asteburuko estreinaldiak ekarri dizkigu Aitor Abaroak eta gaur bakarra izan dugu hizketagai, hainbeste itxaroten eta desiatzen egon garen THE DARK KNIGHT RISES Batman superheroiaren hirugarren eta azken filma!

Gaur 18.00etan Donibane Lohitzuneko errugbi zelaian (Pavillon Bleu). Sarrerak 5, 10 eta 20 eurotan. Partidara joan ezin duzuenontzat bada aukera kutxabanken eskutik Seaskari laguntzeko, Xalbador kolegioarentzat dirua eman nahi duenak, 12518 00390 01632802601 57 kontu korronte zenbakian dirua sartu dezake. Hainbat sari zozketatuko dira eta tartean Reala-Bartzelona liga partida ikusteko sarrerak!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »