BILAKETAK

Irratsaioak artxiboa

RSS-Podcast

aa

Anthony Burgess idazle ingelesak “A Clockwork Orange” nobela idatzi zuen 1962an, eta gerora itzelezko ospea izan zuen, Stanley Kubrick-en zine-moldaketari esker. Alabaina, Kubrick-en lanak aipatu gabe utzi zuen Burgess-en liburuan funtsezkoa den gai bat: gizakiok dugun erabakitzeko ahalmena. Harribitxi hori oinarri hartuta, martxoaren 15ean Donostian egingo den Konpromiso eguna hartu dugu hizpide: izan ere, laranja organikoak gara, ez mekanikoak.

“Joakin” ez da hiztegian ageri, baina ez gara gizon izen bila ari. “Etorkin” hitzaren ifrentzua nahi dugu, txanponaren beste aldea. Izan ere, nola esaten zaio bere aberria laga eta gure atzerrira joan denari? Ildo horretatik, Joe Sacco kazetari eta komikigilearen lana aurkeztu dugu, Ismael Lô senegaldarraren musika jantzita.

London hirian hil zen poeta, eta London hiritik datozkigu punk doinuak. Gaurkoan, Sylvia Plath estatubatuarraren poesia hartu dugu hizpide, ‘Ariel eta beste poema batzuk’ euskarara ekarri dutela probestuta. Poema hasiera batzuk irakurri ditugu, emakumez osatutako Savages taldearen ‘Silence yourself’ doinuak lagun.

Maite Arroitajauregi “Mursego” eibartarraren hirugarren diska dugu “Hiru”. Baina gaurko harribitxia, gomendio bizia, Mursegoren emanaldiak dira. Geruzaz geruza, kantuak eraikitzen ditu Mursego musikariak, tipula gardenak bezala, eta entzulearen belarri harrituetan sartzen da, argia bezain bizi, musika.

Luis Rezola gazte tolosarrak Dueson preso zelarik idatzi zuen kantutegia, 1937an, eta hitz haiei doinu jarrita plazaratu berri ditu Joseba Tapiak: “Tximela kapitainaren izarrak”. Oraingoan, soinu txikia edo “inpernuko hauspoa” atseden hartzen utzi du; gitarra klasikoa eskutan hartu, eta haren sei zainak dardarka jarrita astindu dizkigu barrenak.

Alde basatian lapurretan ibili gara gaur, gure baitara bilduta itzuli gara haurtzarora. Maurice Sendak idazle eta ilustratzaileak 1963an eman zuen argitara “Where the Wild Things Are” (Piztiak bizi diren lekuan). Lan horrek mundu osoan ikaragarrizko arrakasta bildu du azken 50 urteotan. Spike Jonze zine zuzendariak, liburuan oinarrituta, film luze bikaina egin zuen 2009an, Karen O and the Kids taldearen soinu-banda dotorea lagun.

Asteburuko zine estreinaldirik ere ez da falta izan ostiralero moduan Hitzen Lihoan, Aitor Abaroak asteburu honetarako eta udara parterako filmak ekarri dizkigu: Le Skylab, Terraferma, Prometheus, Poulet aux prunes eta The bourne legacy

Hitzen Lihoak azken saioa izaki, gure sukaldari partikularrak ginda ezin hobea jarri dio egunari eta ikasturteari, `txokolatezko suflea´prestatu digu Aitor Zabaletak!!!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »