BILAKETAK

Gure Esku Dago

RSS-Podcast

aa

Donostian jada hasi da giroa berotzen eta horren berri eman du Arrosa Sarearen saio berezian Oinatz Aizpuru Info7 Irratiko kazetariak. Autobusez eta trenez Donostiara jende uholdea hurbiltzen ari dela esan du Aizpuruk eta bide batez, goizeko egitarauaren berri eman du. Bilbon egingo dutenaren antzera, Gipuzkoako hiriburuan Urumea ibaian zehar dauden bost zubiak lotuko dituzte. Horixe izanen da oihal-katearen erronka. Arratsaldean berriz, ekitaldia nagusia Anoetako Estadioan izango da.

Arabako Hiriburuan zer giro kontatu digu Hale Bediko Gaizka Amondarainek. “Euskal Herriko hiriburu artifialean” lehen hitzordua 11:00tan jarri dute Konstituzio Plazan, baina ekitaldi nnagusia 12:00etan izango da Andra Mari zuriaren plazan. Gasteizen beraz, oso gutxi falta erabakitzeko eskubidearen aldeko egunak eztanda egin dezan!

Bizkaiko hiriburuan zer giro dugun kontatu digu Bilbo Hiria Irratiko Mieltxo Monfortek. Goizeko ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan izanen dela kontatu digu eta bertan Bilboko zazpi zubi erabakitzeko eskubidearen aldeko oihalekin lotuko dituztela esan digu. 13:00etatik aurrera berriz, giro paregabean bazkaltzeko aukera izango da Areatzen eta arratsaldera begira, San Mameseko ateak 16:30tan irekiko dituztela aurreratu digu Monfortek.

Eguzki Irratiko lagunek eman digute Iruñeako egitarauaren berri. Goizeko 11:30tan jarri dute hitzordua Gure Esku Dago ekimeneko lagunek eta eguerdiko 12:00tan Alde Zaharreko bost plaza nagusiak oihalen bitartez lotuko dituzte Nafarroako hiriburuan. Hor bai, abisua ere eman digute Iruñeatik; “ekarri eguzkitarako krema eta txapela egun eguzkitsua izango da eta gaurkoa!”.

Arrosa Sareak Donostiako Victoria Eugenia atarian duen estudiotik pasa da goizean Anjel Oiarbide, Gure Esku Dago dinamikako aurpegirik ezagunena. Donostiara “pozik eta gogotsu” datorrela esan du eta gaurko hautes-ontzi erraldoiiak eraikitzeko baliatuko diren oihal zatiek “euskal herritarrok dugun aniztasun koloretsua” islatzen dutela esan du. Gure Esku Dago ekimeneko ordezkariaren hitzetan “erabakitzeko eskubidea herri honetan dauden sentsibilitate politiko guztien topaleku da” eta duela 2 urte ezinezkoa zirudiena, gaur errealitate bhurtu dela gaineratu du. Oiarbideren ustez “Gure Esku Dago dinamika kultura politiko berri bat sustatzen ari da” eta kultura politiko berri horrek garai batean ezinbezkoak ziren konplizitateak sortu ditu.

Dagoeneko giroa berotzen hasi da Baionan. Oihal-katea goizeko 11.30etan hasiko da eta Errugbi zelaian amaituko da. Bertan izango da ekitaldi nagusia eta Etxeberriak aurreratu digunez antolatzaileek sorpresaren bat edo beste prestatu dute, nahiz eta, Etxeberriak ez digun aurreratzerik izan zer nolako sorpresa izanen den. Hori bai, Radiokultura.eus-eko kazetariak nabarmendu du urte sasoi honetan udatiar asko ibiltzen dela Lapurdiko hiriburuan eta beraz, “egun ona da gaurko eguna haiek ere jakin dezaten herri honetan badela aldarri bat”.

Igor Elortzak eginiko bertsoa.

Miren Amurizaren bertsoa.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »