BILAKETAK

Asteko argazkia

RSS-Podcast

aa

Hauteskunde giroan dagoeneko sartuta gaude Hego Euskal Herrian. Hautagaiak eta zerrendak ezagutzen ari gara egunotan. Hautagai horien irudiari eta alderdi bakoitzak bere izatea edo izan nahia agertzeko duen modua aztertu dugu Jagoba Manterola Argazkipreseko argazkilariarekin.

alpeAlpeetako hegazkin istpripua eta ondoren kaleratu den informazioa hedabideek nola landu duten aztertu dugu “asteko argazkiak” atalean Bostok Photoko Gari Garaialderekin. Zilegi al da ustez istripua eragin zuen kopilotuaren etxea izan daitekeenaren irudia hedabideetara ekartzea? Datu zaparradaren atzean ez al dago “besteak horretan dabiltzaneaz, ni ez naiz gutxiago izango”? Hiru argazki eta zenbait gogoeta Gari Garaialdek ekarri dizkigunak.

Mozal legearen zergatiak eta ondorioak aztertu ditugu Bostok Photoko Gari Garaialde eta Argazkipresseko Jagoba Manterola kazetaritza argazkilariekin. Kazetari bezala bai baina, batik bat, legeak hiritar bezala eragingo diela adierazi digute. Zenbait irudi hartu ahal izateko baimena behar izateak, kazetari profesional eta ez-profesionalen artean sortzen dituen arriskuez ere aritu gara. Baina, arriskuak arrisku, kazetarien lanaren beharra nabarmendu dugu.

003 Aurtengoan ere sortu dute polemika World Press Photo sariketek, bereziki, “gai garaikideak” atalean lehen saria irabazi duen Giovani Troiloren Hiri Beltza lanak. Belgikako Charleroi hiriari buruz egindako lana da eta, hain zuzen, bertako alkateak gutuna igorri du argazki horiek hiriaren irudi okerra ematen dutela salatuz. Argazki prestatuak ote diren eta ez momentuko baldintzetan egindakoak, hori da zabaldu den kritika nagusia. Eta bereziki ondoan dagoen argazkiak piztu ditu susmo guztiak nahiz eta beste bi ere ekarri dizkigun Bostok Photoko Gari Garaialdek. “Hiru argazki”, ohi bezala, eta galdera bat bota diguna: estetikak edota kazetaritzak gailendu behar du argazki kazetaritzan?

01 Jérôme Sessini “Hiru argazki” eta hainbat gogoeta ekartzen dizkigu Bostok Photoko Gari Garaialdek hamabostean behin. Oraingoan mundu mailako World Press Photo leihaketara begira jarri gaitu; sari banaketa izan berritan sari nagusia irabazi duen argazkia “Gakoa” saioan berarekin aipatu bagenuen ere beste hainbat aipatu dizkigu. Bereziki, “Berri aipagarriak” atalean bigarren saria irabazi duen Jérôme Sessiniren lana Azken guda Maidanetik izena duena eta “gai garaikideak” atalaren barruan aipamen berezia jaso duen Fatemeh Behboudiren Pazientziaren amak.

ordoñezPasa berri dugun denboraleak estanpa ederrak utzi dizkigu, elurtutako paisaiei dagokienean bereziki. Arriskua hartu behar izan dute ordea, argazkilari askok horrelako irudiak gurera iristeko. Xarma berezia du elurrak eta zer esan handia ematen duten irudiak ere utzi dizkigu. Esaterako, Argazkipreseko Jagoba Manterolak ekarri digun hau. ETAk hildako Gregorio Ordoñezi Gasteizko legebiltzar kanpoan egindako omenaldiaren argazkia da; alderdi ezberdinetako ordezkariak ageri dira bertan elkarri babesa emanaz, Iñigo Urkullu lehendakaria ordea, bakardadean elurretan ageri da.

ihauteri1Zenbat kamera daude argazki honetan? Guk bost zenbatu ditugu baina argazki honen ondoren Gari Garaialdek ekarri digun hurrengoan hamabitik gora ere ikus daitezke. Iñauteriak eta bereziki Ituren eta Zubietakoak oinarri hartuta kameren masifikazioaz, jendetzaz, kazetari eta argazkilarien “inbasioaz”, esentziaren bilaketaz… gogoeta egin digu“Asteko Argazkiak” atalean Bostok Photoko Gari Garaialdek.

Asteko Argazkiak 3 150121 “Asteko Argazkiak” atalean hiru argazki ekarri dizkigu beste behin ere Bostok Photoko Gari Garaialdek. Azken hilabeteotako hiru mobilizazio erraldoietako argazki bana. Bata, abenduaren 13an New York-en egindako beltz komunitatearen aurkako indarkeria salatuz, bestea, Charlie Hebdoko gertakarien harira urtarrilaren 11n Parisen egindakoa eta azkenik, pasa den larunbatean Donostian egin zen manifestazioa azken polizia operazioa salatzeko. Hiruretan errepikatu den ikonoa izan da pankarta gisa erabili den mural ibiltaria, begi erraldoi batzuk ageri zirena. Komunikazio munduan ikonoek duten indarraz eta garrantziaz gogoeta egin digu Garaialdek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »