BILAKETAK

Gaindegia

RSS-Podcast

aa

Ostegunerao bezala, Gaindegiak sortu duen Beha.eus agerkarian argiataratzen diren albisteen errepasoa egin dugu Amaia Portugalekin.

Ostegunero bezala, gaur ere Gaindegia-ko Imanol Esnaolarekin solastu dugu.

Gaindegia-ren proiektu berria ezagutu dugu gaur. Beha.eus, Euskal Herriko gizarte eta ekonomiari buruzko agerkari digital berria zer den eta zein helbururekin sortu duten kontatu digu Imanol Esnaolak.

Kontratazioaren inguruko azken datuak aztergai Gaindegia-ko Imanol Esnaolaren laguntzaz.

Ostegunero bezala, gaur ere Gaindegia-ko Imanol Esnaolarekin solastu dugu. Eskulanaren produktibitatea zer den, nola neurtzen den eta soldatarekin alderatuz gero, ikus daitekeenaz hitz egin dugu Esnaolarekin.

Ostegunero bezala, tartea egin diogu Gaindegia-ri eta gaur, Imanol Esnaolak, Lanbide Heziketak Euskal Herrian duen paperaz solastu du. Zein erronka ditu Lanbide Heziketak etorkizunera begira? Behin Lanbide Heziketako ikasketak bukatuta, zer moduzko lan merkatuarekin egiten dute topo gaur egun gure gazteek? Gaurko saioan, galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu da Esnaola.

Ostegunero bezala, gaur ere tartea egin diogu Gaindegia-ri eta oraingoan, etxebizitzen salneurriaz eta azken urteotan metro karratuaren prezioak izan duen bilakaeraz hitz egin dugu Imanol Esnaolarekin.

Ostegunero bezala, gaur ere Gaindegia-ri tartea egin diogu Kalegorrian saioan.  Zehazki, Imanol Esnaolak patenteen gaia mahai-gaineratu du gaurkoan. Aste honetan hain zuzen, “Patenteak Eusal Herrian” txostena kaleratu du Gaindegiak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »