BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Donostiako Larrotxene kultur etxeko ikastaroetan egindako lanak aurkeztuko dituzte gaur arratsaldean Victoria Eugenian. Orotara hemeretzi lan aurkeztuko dituzte ikasleek XXVI. Bideoaldian. Pablo Malo eta Jon Garaño bezalako zuzendariak Larrotxeneko ikasle izandakoak dira beraz, litekeena da gaur euren lanak aurkeztuko dituzten ikasleak biharko euskal zinemagintzaren izen handiak izatea. Jorge Gil irakasleak eman dizkigu xehetasunak.

la fotoOier Zuñiga iruñarra gazte independentisten auzian orain gutxi absolbitua izan da eta Iker Moreno burlatarra berriz, Ekinen aurka Nafarroan egindako sarekadan atxilotu eta oraindik prozesatu gabe dago. Biek ala biek ezagutu dute espetxea barrutik eta espetxe sisteman nagusitzen den gizon ereduarekin hautsi dute. Maskulinitate anitzek espetxean duten lekuaz hausnartu dugu beraiekin.

Sonia Gonzalez LAB sindikatuko komunikazio idazkaria izan da gurekin, eta hiri ereduak eta denda kate handien konkistaz aritu izan gira. Sonia ere agurtu dugu ikasturteko bere azken kolaborazioan

Ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitartean frackingaren debekua lortu nahi duen herri ekimen legegilearen aldeko sinadura bilketa ibiltaria egingo du Fracking-aren kontrako mugimenduak. Horren harira, Arabako Fracking EZ” plataformako Mikel Otero elkarrizketatu dugu gaur goizean.

Esta mañana Kutxabank ha desahuciado una familia madrileña en el barrio de Usera. Cinco personas que intentaban evitar el desahucio han sido detenidas y una mujer embarazada ha sido trasladada al hospital, tras sufrir un desmayo. Un nuevo desahucio que se enmarca en medio de un encendido debate en torno a la privatización de Kutxabank y sobre el que hoy hemos preguntado a Jon Iñarritu, diputado de Amaiur en el Congreso.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Ekaitz Goienetxea izan da gurekin eta txosnaguneetarako proposamena egin digu. Batetik, Tokyo Brass Styl taldearen “Makafushigi Adventure” kantua eta bestetik, etxean grabatutako “Errege Trono” reggaeton-a. Gozatu!

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: umeen oporren eta kanpoko bisitarien eragina azokan, gutiziazko fruituak (ahabi, marrubi zuri, San Juan sagar…), berenjena, zerba eta azenarioak ereiteko garaia.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »