BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Emankorra izaten ari da Etxerat elkarteak Bruselara eginiko bidaia. Atzokoan adibidez, hainbat alderditako hamar europarlamentarik sakabanaketaren ondorioak ezagutu zituzten euskal presoen senide eta lagunen elkarteko ordezkarien eskutik eta gaur, beste hainbeste egiteko asmoa dute Etxerat-ekoek. Guk, goizean, Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko ordezkaria elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan eta Bruselara eginiko bidaiakarekin “oso pozik” daudela esan digu.

Estamos en vísperas del 8 de Marzo de este 2015 y en Kalegorrian lo hemos aprovechado para entrevistar a Izaskun landaida, directora de Emakunde que esta semana ha presentado su campaña de cara al Dia Internacional de la Mujer que se celebrará el domingo. Una campaña a traves de la cual Emakunde advierte del peligro real de retroceso en materia de igualdad. La directora de Emakunde ha recordaddo además que este 2015 es el 10 aniversario de la Ley Vasca para la Igualdad, que ha valorado muy positivamente, aunque también ha señalado que “queda camino por recorrer en el cumplimeinto integro de la ley”.

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan, Kike Amonarriz hizkuntzalariak eta telebista aurkezleak euskaldunon korapiloez eta nazio kulturalaren egoeraz egindako gogoetak ekarri dizkigu.

1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu zen sarraskia ahazturan gera ez dadin eta gertaturikoa belaunaldi berriek ere ezagutu dezaten ikastetxeetan lantzeko unitate didaktikoa kaleratu du Martxoak 3 elkarteak. Euskaraz eta gazteleraz eskura daiteke eta Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan jorratuko da. Arabako hainbat ikastetxetan erabili dute jada eta Euskal Herriko beste hainbat institutotatik eta Burgosko ikastetxe batetik ere eskatu diete. Unitate didaktikoaren egile Miren Rodrigorekin eta berau erabiltzen ari den Ibon Martinez Agirrerekin hitz egin dugu.

Martxoak 8, Emakumeen eguna, ate joka dugun honetan feminismoari edo feminismoei begira jarri gara tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariariarekin. Nola ikusten dugu/ditugu gaur egun feminismoa(k) Euskal Herrian? Ze ekarpen egin dute eta zertan ez dute asmatu? Gure herriaren askapen eta burujabetza prozesuan ze planotan kokatzen da feminismoa? Horiek erantzuten saiatu garen galdera batzuk.

Gaur, martxoak 3, 76ko sarraskia gogoratzeko urteroko omenaldia eta mobilizazioa izango dira Gasteizen. Lehenago ordea, martxoak 3 elkarteko kideek euren salaketa Europako Parlamentura eramango dutela iragarriko dute prentsaurreko baten bidez. Guk, Kalegorrian saioan, sarraskiaren 39. urteurrenean, Martxoak 3 Elkarteko Santi Diaz de la Espadarekin hitz egin dugu eta esan digu “76an hil zituzten langileak benetako demokraziaren aldeko borrokalariak zirela”.

Gaur, martxoak 3 dituen egun honetan, Gasteizen 76ko sarraskia gogoratzen den honetan, Arabako hiriburura jo dugu. Ez zehazki, orduko gertakizunetaz hitz egitera, orduko langileek bezala dagozkigun eskubideen alde borrokatzen duten gazte eta ez hain gazte batzuek martxan jarri duten proiektu autogestionatu bati buruz hitz egiteko baizik. Zehazki, Errekaleor auzora begira jarri gara eta horretarako, bertako bi bizilagun elkarrizketatu ditugu ; Jonbe Agirre eta Naiara Arnaiz.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »