BILAKETAK

Mundurama

RSS-Podcast

aa

Gaurkoan Mundurama saioan, Ukrainari buruz hitz egiten hasi dugu saioa, Asier Blas politologo eta irakaslearekin. Lituanian ari da egun unibertsitateko irakasle lanetan. Bertatik, Ukrainan gertatzen ari denaren inguruko analisia egingo digu.
Ondoren “Europa, neoliberalismoaren erasopean” izeneko erreportajea emitituko dugu. Iazko denboraldian egin genuen erreportajea, baina komeni da Europako hauteskundeen atarian, egoeraren errepaso orokor bat egitea eta guzti honen errudunak nor diren gogoratzea.

Egoera ez da erraza Afrika Erdialdeko Errepublikan. Selekako musulmanen boterealdian gainontzeko herritarrek pairatu behar izan zuten jazarpena musulmanen aurkako jazarpen bihurtu da orain, Selekak boterea galdu ondoren. Azken hilabeteotako ezegonkortasun politikoak gainera eragin handiak izan ditu arlo ekonomikoan, eta badira giza hondamendi baten atarian egon gaitezkeela diotenak ere. Guzti horri buruz hitz egin dugu saio honetan, gaia bertatik bertara ezagutzen duten gonbidatuekin.

529 laguni heriotza zigorra ezarri die Egiptoko epaitegi batek. Iraultza lehertu eta hiru urte igaro dira, eta egoerak ez du hobera egin. Egungo errealitatea nolakoa den ulertzen saiatuko gara gaurko erreportajean. Horretarako, gurekin izango ditugu Youssof Salhen, Egiptoko estatu golpearen aurkako ikasle mugimenduaren bozeramailea, eta Ane Irazabal, Egiptotik lan egiten duen kazetaria.
Saioaren bigarren zatian Mexikoz jardungo dugu Marcela Turati, kazetari eta Mexikoko kazetarien hilketan aurkako aktibistarekin. Narkotrafikoaren eraginez, kazetariontzat arriskutsuenak diren munduko lurraldeen zerrendetan beti lehen postuetan egoten da Mexiko. Lehen lerroan jarduten duten kazetarien egoeraz eta narkotrafikoak gobernuarengan eta gizartearengan duen eraginaz jardungo dugu, gaian murgilduta jarduten duen Marcela Turatirekin.
Saioa amaitzeko, Tayip Erdogan, Turkiako lehen ministroak internet zentsuratzeko hartu dituen azken neurriez hitz egingo dugu Can Seven, Turkiako Alderdi komunistako nazioarteko taldeko kidearekin.

Gaurkoan Ipar Koreari buruz hizketan hasiko dugu saioa. Joan den igandean izan dira hauteskundeak bertan. Nolakoa da hauteskunde sistema honelako lurralde batea n? Horixe galdetuko diogu, besteak beste, Ipar Korearen atzerrirako delegatu berezia den Alejandro Cao de Benosi. Horrez gain, lurraldeak bizi duen hazkunde ekonomikoaz ere jardungo dugu, eta baita iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanei buruz ere.

Saioaren bigarren zatian Krimea eta Ukraina izango ditugu hizketagai. Krimeako parlamentuak alde bakarreko independentzia onartu ondoren, igande honetan dira krimearrak Errusiarekin bat egin ala ez erabakitzeko erreferenduma egitekoak. Honen inplikazioak, eta orokorrean lurraldean gertatzen ari denari buruzko bere ideiak azalduko dizkigu Txente Rekondo, nazioarteko gaien analistak.

Venezuelako egoerari buruzko erreportaje batekin hasiko dugu saioa. Azken aldian lurral dean gertatzen ari den liskarren nondik norakoak argitzen saiatuko gara. Horretarako, Venezuelatik bertatik egoeraren bi azterketa oso ezberdin egin dizkigute Juan Guaido, Voluntad Popular alderdi opositoreko kideak, eta Sergio Pascual, Caracasen bizi den antropologia politikoan doktoreak.
Ondoren Ukrainako protestei buruz jardungo dugu Gabirel Ezkurdia, nazioarteko gaien analistarekin. Gaiaren analisi historiko eta politiko bat egiten saiatuko gara berekin, erpin asko dituen gai konplexu honi nondik heldu jakite aldera.
Amaitzeko, Komite Internazionalistek 2014rako antolatu dituzten brigadak aurkeztuko dizkigu Julen Rodrigez, Komite Internazionalistakeko kideak.

Gaurko saioan Balutxistan izango dugu gai nagusia. Hedabide askok eman zuten Javier Colorado bidaiariak Balutxistanen bertatik bertara bizi izan zituen bi atentatuen berri. Gutxik azaldu zuten ordea non dagoen Balutxistan, eta zein den bertako egoera. Horixe aztertuko dugu guk gaur Karlos Zurutuza, lurraldeko hiru eremuetan izan den lehen kazetari atzerritarra izan daitekeenarekin.Ondoren Kolonbian Marcha Patrióticaren nazioarteko harremanetarako komisioko kideak. Mundurama saioa amaitzeko berriz Askapenako Itsaso Lekuonarekin hitz egingo dugu, 2014rako prestatzen ari diren brigaden berri eman diezagun.

MunduramalogoAurtengo lehenengo saio honetan lau gai jorratuko ditugu. Hasteko, Ukraina aldera begira jarriko gara. Bertatik itzuli berria da Alberto Pradila, Gara egunkariaren Madrilko korrespontsala. Bertan ikusitakoa kontatuko digu.
Ondoren, Sahara aldera begira jarriko gara. Azken aldian asko gogortu da gobernu marokoarraren errepresioa, Nazio Batuek Sahararako duten misioa berritzeko garaiarekin batera. Gaiaz hitz egingo digu Ahmed Ettanji, giza eskubideen aldeko aktibista sahararrak.
Hirugarren elkarrizketa Txinari buruzkoa izango da. Zigor Aldamak Chinaleaks izenez ezagutu den filtrazioaren nondik norakoak azalduko dizkigu, eta baita herritar arrunten egunerokotasunean honelako albisteek duten eragina ere.
Amaitzeko Genevan egiten ari diren Siriarako bake konferentzia izango dugu hizketagai Txente Rekondo, nazioarteko analistarekin. Bakerako dauden benetako aukerak, eta alde bakoitzaren atzean dauden interes geopolitikoak argitzen saiatuko gara berekin.

Gaurko saioaren lehen zatian Lanpedusa inguruko ureta bizia galdu duten etorkinez, eta egoera honek Italiako politikan duen eraginaz jardungo dugu Ane Irazabal kazetariarekin. Bigarren zatian berriz ultra eskuineko mugimenduak Europa mailan izaten ari diren gorakada aztertuko dugu Jaume Lopez politologo kataluniarrarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »