BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Azpeitiako bi pertsonaia ekarri ditugu irratsaiora. Bata Jon, Gerrarte Kids fanzinearen erredaktorea, bere fanzineko zenbaki berria aurkezteaz gain inguruko beste fantzine batzuk komentatu dizkigu. Bestea Andoni, Teletetxo records zigiluko arduradun ohia eta berriki Basarriko Oilaskue Labien taldeko baxularia. Bien artean, azpeitia eta inguruetako mugimenduaren berri eman digute, dagokion musikaz girotuta. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izan ditugu.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Odolkiak Ordainetan talde tafallarreko taldekideak izan ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 10 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Otsailak 8an Algortan ospatu zen Madskins tadearen disko aurkezpeneko kontzertua komentatzeaz gain, Gernikako Underground gauen IV. edizioa Rai antolatzaileak kontatuko digu. Oldarkor Debako gazte talde berriko abeslari Ekaitzekin ere izan dugu elkarrizketa bat beraien taldearen nondik norakoak jakiteko. Hau dena, musika berriz inguratuta, tartean Tafallako Odolkiak Ordainetan taldearen disko berria eta Azpeitiko Basarriko Ollaskuk Labien talde berriaren aurrerapena entzun dugu. Berri andana eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Madskins taldearen “The beginning of” diskoa aurkeztu dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. The Franky`s idiazabaleko talde berriko abeslariarekin ere izan dugu elkarrizketa bat pasa den asteko beraien estreinuaz hitz egiteko, beraien musika entzun dugun bitartean. Bestetik, Madskins taldearen disko aurkezpen kontzertuan larunbat honetan algortako gaztetxean izango diren Smoking Barrels eta Lau Anai algortarren eta Brutal Calling gipuzkoarren musika ere entzun dugu. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea ere izan dugu! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Saio honetan Screamers and Sinners taldeko kideen bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, beraien lehen diskoa den “Demon tales” aurkeztuko digutelarik. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea ere izango dugu! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Gernikako Underground gauen III. edizioaren kronika sakona egin dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, antolatzaileetako baten laguntzarekin (Rai). Beste alde batetik, Asier (Moto) gure kolaboratzailea ere bertan izan da eszenako nobedadeak helaraziz. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Gabonetako kronika sakona eginez eman dio hasiera 2014ari Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Abenduak 21eko Elgetako Ostiada Oi! taldearen kontzertua, Abenduak 27ko Algortako Erasokaren geroartea eta Abenduak 30eko DOKAko kontzertuen kronika egin dugu, beraietako zuzeneko abestiak entzunez. Bestetik agenda bete betea eta berria andana izan ditugu. Hau guztia Euskal Herriko Punk-oi!aren seinale onenean.

2013ari agur esango dio Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Gernikako Underground gauen II. edizioaren kronika sakona egin dugu Erasoka taldeko Ibon abeslariarekin batera. Honek, Erasoka taldearen egoera eta etorkizunaz ere hitz egin digu. Hortaz aparte, Skarmento talde galiziarrari eta gure lurretako gaur eta atzoko musika entzun dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Oi!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »