BILAKETAK

Reggae Fever

RSS-Podcast

aa

COVER copiaKey & Board hirukote balentziarraren lan berriak Alton Ellisekin hastera eraman gaitu. Ondoren haien EP berrian azaltzen diren Ellisen 4 abestiak entzun ditugu. Gero Iruñara salto egin dugu Iseo eta Dodosound-en Cat Platoon lan berria entzuteko. Bukatzeko asteburuko proposamena. Hau da asteroko jamaikar oldien txutea!

rudelorrin Asteko reggae txutea El Paso Recordsen erreferentziak entzuten hasi dugu, izan ere, segituan datorkigu erreferentzia berria. Diskoa berriarekin segituan datoztela ospatzeko ere Smooth Beans kantabriarrak entzun ditugu. Atzoko mamia ordea, Gernikako Rudelari Taldeak antolaturiko Rudelorrin Gaba izan da. Bertan joko duten taldeak entzun ditugu eta musika jartzaileek maletan eramango dituzten abesti batzuk ere entzun ahal izan ditugu. Hau eta gehiago Reggae Fever Irratsaioan. Dantzatu ala hil!

Reggae instrumentalarekin hasi gara. Boris Gardiner eta The Upsetters izango dira hasierako protagonistak. Ondoren Boss Caponeren lan berria azkenean gurean izan dugu. Bukatzeko, Juatxo Skalari eta La Rude Band eta astebukaerako kontzertu proposamena, LIBRE eguna Añorgan. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea Gozatu Reggae Fever!!

VI mojo workin Saioa arraro xamarra izan dela uste dugu. Ez dakigu Reggae Fever edo Soul Fever izan den atzo gauekoa. Izan ere, Martxoaren 19tik 22ra Donostian ospatuko den MOJO WORKIN jaialdia aurkeztu dugu eta bertan parte hartuko duten abeslari eta taldeak entzun ditugu. Ez dira berriak eta astebururako proposamenak faltako.Entzun Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!

Boss Caponek aterako duen diska berriarekin hasi dugu saioa. Ondoren EHZ jaialdiak urtero antolatzen duen lehiaketaren inguran jardun dugu eta bertan parte hartu duten zenbait talde entzun ditugu. Bukaeran hurrengo asteetan egongo diren jai eta kontzertuak komentatu ditugu. Hau da Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!

fiesta-del-73-10-especial-436x196 Rocksteadyarekin hasi dugu gaurko irratsaioa Revolutionary Brothersen lan berriari bidea irekiz. Ondoren Iseo eta Dodosound entzuteko aukera izan dugu. Ondoren etorri da gaurko perla Akatzen single berria. Bukatzeko Segovian ospatutako Boss Sounds to Beat the Ground jaialdiari buruzko kronikatxoa.

garai Ostegun gizenarekin batera iritsi da Reggae Fever txute berri bat. Atzokoan bi lan berri aurkeztu ditugu, Tacumah Reggae Band donostiarren Showcase lan luzea eta Roy & Yvonnen single berria. Ez dira falta izan asteko klasikoa eta astebururako proposamenak.Gozatu Reggae Fever!

ELP-002Gaurko irratsaioko ardatza reggae-steady-ska.com weborriak ateratako zerrenda izan da. Bertan azaltzen diren zenbait talde entzun ditugu. Zerrendaz gain Toots Hibbert-en egoera komentatu dugu eta El Paso Records-en Western Reggae Hits seriearen bigarren erreferentzia entzun dugu. Hau guztia Reggae Fever saioan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »