BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Fracking EZ-eko kideekin hitz egin du uztailaren 13tik 19ra Subillan egingo den ‘Frackanpada’-z. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu, eta lineako mikrodonazioez hitz egin digu. Amaitzeko, Tasio Erkiziak zendu berri den Periko Solabarriaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Jule Goikoetxeak euskaldun zerk egiten gaituenaz idatzitako artikuluaz hausnartu dugu, tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin aztertu du frackingaren aurka Gasteizko Legebiltzarrean onartu den legea. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin joan den asteburuan eratutako Koop57 EH lurralde sailaz aritu gara. Amaitzeko, Radiokulturakoek Volker alemaniarrari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Irratien tartean, ‘Gaur erabakia, bihar hautestontzia’ egunaz egindako jarraipen saioetan Arrosa sareko irratietako kideek esandako hitzak bildu ditugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Xarroxin irratikoek Nabarraldeko editore Olaia Aldazi egin diote, larunbatean izango den Noaingo martxaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek ‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Lutxo Egiarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Antxeta irratiko Maia Muruagak Begiz begi taldearen lehen lan luzeaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai irratien tartean. Aimar Etxeberriak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, igandeko ‘Gaur hautestontzia, bihar erabakia’ egunerako hainbat euskaldun ezagunek egindako deialdiari egin diogu lekua, Hamaika telebistari esker. Elkarrizketaren tartean, Pauline Guellerekin hitz egin dugu EHZ festibalaren aurtengo edizioaz. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta utzi berri dituen amonaz hitz egin digu. Amaitzeko, Sopelako ‘Born to learn’ jaialdiaren ingurukoak ekarri dizkigu Bilbo Hiria irraiko Mieltxo Monfortek.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin tertulian murgildu gara, eta Gure Esku Dagoren izaeraz, eta hori bera kritikatzen dutenez aritu gara. Jarraian, Gure Esku Dagok iganderako antolatutako ‘Gaur hautestontzia, bihar erabakia’ egunaz hitz egin dugu Jon Maia bertsolariarekin. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Aitziber Ibaibarriagarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Gure Esku Dago dinamikak iganderako antolatutako ekintzei begira Agurainen, Oñatin eta Izpuran egindakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Roberto Gerenabarrena eta Gurutze Sarasolarekin hitz egin du Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk, IKA euskaltegiaren 25. urtemugaz. Urtzi Urkizuk telebista kateetako nobedadeak ekarri dizkigu komunikazioaren tartera. Amaitzeko, Txingurri heziketa elkarteaz hitz egin dugu Luisma Rubio pedagogoarekin.

Lehenik eta behin, Oiartzun Irratiko esatari Mirari Martiarenak igandean futboleko lehen mailara igo zen Oiartzungo taldeko kideen hitzak bildu ditu. Tertulian, Aitor Abaroa eta Azaitz Gartzia izan ditugu, Lutxo Egia idazleak 31 egunez gaztelania baztertzeko egin duen hautuaren inguruan. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, EHUko uda ikastaroetan eskainiko duten ‘Trantsizio energetikoa: iraunkortasuna eta demokrazia’ ikastaroaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin Euskal Herriko saltoki txikiez hitz egin dugu. Amaitzeko, Radio Kulturako lagunek ‘Erractus’ errezitaldiaz Jule Goikoetxearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Gausartu zentroko Juanjo Lertxundiri egin diogu, ‘Kexarik gabeko mundua’ egitasmoaren inguruan. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, Errenteriako Eztena antzerki zikloaz. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Berton aldizkariko Lur Mallearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »