BILAKETAK

Zirimola saioa

RSS-Podcast

aa

Aupa gaztiak !!!! Gaurkoan saioa goxo eduki dugu !!! Berriei kontra errepaso azkar bat eman ondoren Kaxildara joan gara ziztu bizian ; han antolatua dagoen OKUPAZIO bulegoa ezagutzera. Ondoren estudioko argiak lausotu ditugu ; Eneritz Duesoren ipuin erotiko bat entzuteko…benetan kitzikagarria ! Guzti hau Itziarren Semeen laguntzaz egin dugu ; hori mutilak hori ; inor salatu gabe egin dute saioa … GOZATU!

Zirimola saio berria.

Zirimola saio berria.

Zirmola saio berria

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Euskal Herrian Euskarazeko kideekin solastu gara ondoren larunbatean Gasteizen ospatu zuten Euskaraz Bizi egunaren harira. Instituzioen jarreraz eta herritarren joerez hitz egin dugu, besteak beste. Eta… gu ere ez gara espaloitik jaitsiko!Kolaborazioen atalean Gasteizko Campuseko Emakume Taldekoak (GUET) izan ditugu gurekin, eta egiten ari diren itxialdi feminista hizpide hartuta kronika benetan berezia egin digute! Kar, kar, kar! Aupa katemeak!

Jarraian, dei ezkutuaren txanda iritsi da. Aste honetan bai, lortu dugu! Kuraia musika taldearen bertsioak jotzen dituen Zurraia talde oñatiarreko kide bati deitu diogu esanez Kuraia bueltatzen dela eta kontzertu guztiak bertan behera utzi beharok dituztela. Entzun zein erreakzio izan duten! kar, kar kar!

Bestetik, gogoratu! Apirilaren 17tik 20ra bitarte Gazte Burutakzio topaketetarako 2 sarrera zozketatuko ditugu, uououoooooooooo!! Zer egin behar duzun horretarako? zirimola@topatu.info-ra gehienez 2 minutuko audio bat bidali azaltzen zer den zuretzat burutakzioa! Orijinalenak eskuratuko ditu!

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta alternatiba sozioekonomikoen inguruko mahai inguru bat egin dugu segidan. Bertan, Aldatsa baratza kooperatibako eta kooperatiba izatera iristeko helburua duen Hiritik At elkarteko kide bana izan dugu gurekin, jada gazteek martxan jarri dituzten alternatiben inguruan hitz egiteko. Lehena nekazaritza esparruan kokatzen da, eta bigarrena, aldiz, hirigintza eta espazioaren antolamenduan. Hiritik At-eko kide den Andonik azaldu digu nola gaur egun espazioa ekonomia kapitalistaren menpe dagoen eta haren mesedetan kudeatzen den. Horrekin hautsi asmoz sortutako ekimena da Hiritik At. Eta sorpresa txiki bat ere badaukagu! Apirilaren 17tik 20ra bitarte Gazte Burutakzio topaketetarako 2 sarrera zozketatuko ditugu, uououoooooooooo!! Zer egin behar duzun horretarako? zirimola@topatu.info-ra gehienez 2 minutuko audio bat bidali azaltzen zer den zuretzat burutakzioa! Orijinalenak eskuratuko ditu! Jarraian, kolaborazioaren tartean Gehituko kidea den Jone izan dugu gurekin, eta azaldu digu zertan datzan kolektiboak egiten duen lana batez ere hezkutza eremuan, gaztetxoekin. Egungo egoeraren azterketa txiki bat egin digu.

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Ikasle Abertzaleekin solastu gara ondoren osteguneko ikasle grebaz, mobilizazio egoera iraunkorraz eta aurrera begirako borroka ildoez.

Eta sorpresa txiki bat ere badaukagu! Apirilaren 17tik 20ra bitarte Gazte Burutakzio topaketetarako 2 sarrera zozketatuko ditugu, uououoooooooooo!! Zer egin behar duzun horretarako? zirimola@topatu.info-ra gehienez 2 minutuko audio bat bidali azaltzen zer dela eta merezi dituzun zuk sarrerak, kar, kar, kar! Orijinalenak eskuratuko ditu! Jarraian, kolaborazioaren tartea historiari begiradatxo bat botatzeko aprobetxatu dugu. Pasaiako sarraskiaren eta komando autonomoen inguruan aritu gara.

Gaurko irratsaioan, Aitzina! gazte antolakundearen inguruan solasteko, Koldo Etxegarai bozeramailea egon da gurean. Bestalde, Aitziber Zapirain, Arrosa sareko jardunaldiaz hitz egin digu. Tartean, 2Zio taldearen kantuak entzuteko parada ere izan dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »