Hegoaldeko ostatuaren 77garren atala disko berriz josita dator. Alde batetik Bob Brozman gitarra jole humoretsuaren azken lana “lumiere” aipatuko dugu eta haren slide gitarrarekin gozatuko dugu. Horretaz gain Mercan Dede Turkiar musikari ezagunaren “800” azken lana ere entzungo dugu. Gainera azken honetan musikari Sufiak beste eragin batzuk erakutsiko ditu, halanola fanfare musika. Gainera Alberto Iglesias konposatzaile Donostiarrak Afghanistanen girotutako “The Kite Runner” filmarako egindako soinu banda entzungo dugu, Maria De Medeiros zinema aktore eta zuzendariaren alde musikala deskubritzen duen “A Litle More Blues” ere ezagutuko dugu. Besteak beste Bobby Mattos perkusio jole “maisuaren” pieza eder bat entzungo dugu eta beste hainbat kontu aipatuko ditugu 2008ko lehen saioan zehar. On egin.