BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

“Gure Esku Dago” esaldiaren kontzeptua eta metafora erabiliz, bi adibide jarri dizkigu Martxel Todelok. Alde batetik, Oiartzungo nesken futbol tadearen igoera, eta bestaldetik, “Països Catalans – Euskal Herria” izenarekin eta “Bi nazio Bi selekzio” lamapean, uztailaren 11ean Portbou hasi eta 14ean hendaian bukatuko den bizikleta erronka. “Helburuak lortzea gure esku dago, sinisten eta borrakatzen badugu” Martxeloren hitzetan.

Imaginatu Yemen bizi zarela, bonba artean bizi behar duzula, guda baten erdian. Hirietako mugak sutan daude, eguraldia lehorra, eta ur eskasia dago. Ez dago dohaineko osasun harretarik, eta Saudi Arabia helburu duten milaka afrikarren pasaleku ere bada Yemen eta horrek pertsonen trafikoa ekarri du. Hau dena gutxi balitz, badira gaitza batzuk gora egin dutenak: HIESAk abididez. Eta gu bihartean ohartu gabe, gorrak bagina bezala. Entzun, Itxaso Ferras Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko kideak egindako talaiatik.

talaiatik albaola elkartea Euskal Kostaldeko museoen egunaren hirugarren edizioa izango da asteburu honetan Euskal Kostaldeko Altxorrak izena hartu du aurtengo edizioak, eta ikuskizun mordoa eta bestelako ekintzak prestatu dituzte Albaolako Itsas Faktoriak. Interesatuta bazaude, egin erreserba! Bestetik, Albaolago lagunak ez daude besoak gurutzaturik, Burgosera mugitu dira alkitrangintzako tradizioa mantentzen duten lagunekin auzo lanean aritzeko asmoz! Eta hau dena gutxi balitz, adi! Ekainaren 28an faktorian eraiki duten Lafayette Bantryko Yola ontziaren botadura eginen da!

Orain dela hilabete eskas CCOO eta UGTk patronalarekin Enpleo eta Negoziazio Kolektiboari buruzko aurreakordioa sinatu zuten. Ona ala txarra da? Zer adostu dute Madrilen? Hau era labur batean azaltzen da.

“Urte mugitua, bai horixe! hamaika izan dira hezkuntzan izan ditugun komeriak, LOMCEren ezarpena, 3.mailako azterketaren inposaketa, euskarazk testu liburuen kontrako oldarraldia,… baina dena ez da inposaketa eta negatiboa izan. Herriz herri, auzoz auzo badugu zer eraiki eta eraikitzen ari gara!! Herria altxatu ginen!!”

Ikerketa bati buruzko titulu desegoki batetik abiatuta, Europako gizonen jatorriari buruzko lan bat azaltzen dut eta herri komunikabideek zientziaren zabalkuntzan ere duten garrantziaz hausnartzen du Koldo Garciak.

Hurrengo lau urteetan, Gipuzkoako buruzagitza hartu dutenek, karramarroek bezala, atzera egiteko prest agertu dira, eta berriro ere berpiztu egin da errauskailuaren mamua. Horregatik, hainbat eragilek urgentziazko deia egin dute, txistuz, Errauskailurik ez dugula nahi ozen esateko. “Errausketa ez dugu nahi, eta ez dugu behar”.

Aiert Goenagak ekarri digu gaur Etzi.pm ko hausnarketa. Nola gogoratuko gaituzte  400 urte barru? Galdera horrekin abiatzen da Goenaga. Sekula baino abantaila teknologiko handiagoa dugun honetan, gauzak geroz eta okerrago egiten ari dira. Adibideak?…hamaika.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »