BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

En Kalegorrian nos gusta mantener las buenas costumbres y tirar por el retrete las malas. En ese linea, este año volvemos con “España y más allá”. Un espacio radiofónico en el que el corresponsal de GARA en Madrid, Alberto Pradilla, nos hará un repaso de la actualidad política española. Hoy, para estrenar la nueva temporada, Pradilla nos ha adelantado por donde irán los tiros esta temporada en “España y más allá”.

Kurdistango herriaren egoera ezagutu nahi izan dugu gaurko Kalegorrian saioan eta horretarako Kurdistan hegoaldean dagoen (Irak iparraldea) Karlos Zurutuza kazetariarekin solastu dugu. Zehazki, Kirkuk hirian dago Zurutuza, kurduen eta ISIS-en arteko gerra frontea marrazten duten lubakietan. Kazetariak kontatu digunez “egoera oso korapilotsua izan arren, inoiz baino fuerteago daude kurduak”. Gaur bertan hegazkin turkuek zonalde hori bonbardatu dute.

Gaur Greziako egoera izan dugu hizpide Martin Mendizabalen laguntzarekin. Tsiprasek hartzekodunekin adostu duen testuaz mintzatzeaz gain Greziak bizi duen egoera larria aztertu dugu: zein egoeratan aurkitu zuen Syrizak Grezia, krisiaren jatorria baita Tsiprasen gobernuak orain arte lortutako garaipenen inguruan hitz egin dugu.

Informazio eskubideaz aritu zaigu gaur Fito Rodriguez, “kopia eta atxiki” noiz da zer? Jabego intelektuaren inguruko hausnarketa egin du Fitok talaiatik honetan.  Ikasleen artean ere maiz ematen da Copy+paste-a, baina,  jakin daiteke zein den testu horren iturria. Baina nola jakin ordea zerbait kopiatua ote den  literaturan? Eman al dira gai honen inguruan urratsak? Zer dio legeak? Nola kudeatu erabilpen hori ekonimikoki?

Pasa den ekainaren 15ean, urtea bete zuen SARE herritarrak. Arantza Aldazabalek, balorazio lana egin du Talaiatik honetan. Momentu gazi zein gozoak bizitu dituztela aitortu digu Arantza Aldazabalek. Baina hala ere beti aurrera presoen sakabanaketarekin amaitu arte.

Mikel Begoña zendu berri den Jean Vautrinezen inguruan aritu zaigu Talaiatik honetan,  86 urte zituela hil zen, pasa den ekainaren 16an.  Zinemagintzan aritu ondoren, literatura mundura salto egin  eta komikigintzara bihurtu dituzte bere hainbat nobela. Hoietako bat da “herriaren garraxia” harribitxia da Mikel Begoñarentzat, eta gainera…euskaldunek ere badute bere lekua!

Desde ayer por la atrde el periodista de GARA Alberto Pardilla se encuentra en Atenas para seguir desde allí todo lo que suceda a partir de ahora y hasta el domingo, día del referéndum. Por la mañana ha estado en Kalegorian y ha descrito el ambiente que se vivió ayer en la manifestación a favor del NO que convocó el ejecutivo de Alexis Tsipras.

“Gure Esku Dago” esaldiaren kontzeptua eta metafora erabiliz, bi adibide jarri dizkigu Martxel Todelok. Alde batetik, Oiartzungo nesken futbol tadearen igoera, eta bestaldetik, “Països Catalans – Euskal Herria” izenarekin eta “Bi nazio Bi selekzio” lamapean, uztailaren 11ean Portbou hasi eta 14ean hendaian bukatuko den bizikleta erronka. “Helburuak lortzea gure esku dago, sinisten eta borrakatzen badugu” Martxeloren hitzetan.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »