Bilaketak

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ipar Euskal Herriko aktualitatea Idoia Eraso, Pantxika Arrambide eta Pepe Aizpuruarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Maite Ubiria y Ramon Zallo.

Kezka sortu da uda honetan osasunerako kaltegarriak izan daitezken sustantziak agertu direlako drogetan. PMMA deituriko sustantzia topatu dute zehazki Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan; Europan hainbat hildako ere eragin ditu sustantzia honek. PMMA zer den, zergatik eta nola kontsumituta izan daiteken kaltegarria jakin nahi izan dugu. Horrezgainera, kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko zer nolako mekanismoak dauden eta debeku politikek zein ondorioak ekarri dituzten aztertu dugu bi lagunekin, Ailaket elkarteko Unai Perez de San Roman eta Aitor Brion aholkulari juridikoarekin.

Kultura anitzez gogoeta egin dugu gaur tertulian Loretxu Bergouignan eta Markel Ormazabalekin. Donostian metro batzuetako tartean Tabakalera ireki eta Kortxoenea gaztetxea desalojatzear diren honetan, hiri eta herrietan nagusitzen den kultura ereduaz, kultura alternatiboak eta gune autegestionatuek egiten duten ekarpenaz eta kasu honetan zehazki Donostiako udalaren jarreraz hitz egin dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea

Aurreko ikasturteko tertulia formatoarekin jarraituko dugu, orain arte lagun izan ditugunekin eta bidean batuko zaizkigunekin. Gaurkoan Amagoia Mujika Gaur8ko kazetaria eta Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidea izan dira gurean. Lehenik, atzo Hondarribian izandako alarde egunari begira jarri gara, batik bat, Jaizkibel konpainiak izandako babes instituzionalari edo ezari. Ondoren, hainbat eraso sexisten aurrean uda honetan izan diren ekintza eta erantzunei eta hauek sortu dituzten kritikei erreparatu diegu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Begoña Zabala, Mikel Aramendi y Juan Ibarrondo.

la fotoHondarribian alarde eguna den honetan Emakundek bertako udalari gogorarazio dio gero eta herri gehiago ari direla gizon-emakumeen eskubideen berdintasuna ziurtatzeko “tradizioak egokitzen”. Horietako herri batzuei begira jarri gara gu. Hondarribia Berdintasun saria jaso duten Donostiako Kresalatik Maribi Alonso eta Tolosako Udaberritik Itzea Urkizu eta Amaia Beitia gerturatu zaizkigu baina Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegi ere. Euren esperientzia kontatu eta emakumeek herriko tradizio eta ohituretan parte hartzeak duen garrantziaz hitz egin digute.

« Aurreko berriak ::