BILAKETAK

Sarean

RSS-Podcast

aa

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, estrategikotzat jotzen diren baina horretarako nahikoa baliabide jartzen ez den ekimenez aritu zaigu. Bi aipatu dizkigu bereziki: Durangoko Azoka eta Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, partekatze ekonomia oinarri hartuta baliabideak trukatzeaz aritu gara eta adibide zehatzak ere jarri dizkigu mahai gainean, horien artean, auto bidaiak partekatzeko Uber edo BlaBlaCar zerbitzuak.

“Neutralitatea neutralizatzen” jardunaldiak egiten ari dira gaur EHUko Donostiako magisteritza fakultatean. Izenek, objektuek eta hitzek sexu genero sistemaren baitan duten eragina aztertuko dute Idurre Eskisabelek, Uxe Alberdik, Zaloa Basabek eta Eider Rodriguezek. Azken honek eman dizkigu bere atalaren xehetasunak, Basaberekin batera eskainiko duen “Ilargian ez da emakumerik egon: objektu mutuen testigantza feminista” ekimenaren bueltan. Ustez neutro diren objetuen atzean ezkutatzen diren genero arazoak azaleraziko dituzte hausnarketa, umorea eta praktikaren bidez.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, gudarako esparru bilakatu diren sateliteen orbitei buruz hitz egin digu. Teknologia merkatzearekin batera satelite berriak bidaltzeko aukerak biderkatu direla aipatu digu baina kostuen aldetik interneterako sarbideen artean aldea dagoela ohartarazi digu, gurean esaterako, Hegoaldean banda zabala eskuratzeko dagoen aukera merkeena Iparraldean baino 13 euro garestiagoa da.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, Europar Parlamentuko hauteskundeei eta bukatzear den kanpainari begira jarri gara. Hautagaiek zein herritarrek egin duten sare sozialen erabilpenaz hainbat adibide ekarri dizkigu.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan, segurtasun akats batek mundu osoko internet zerbitzuan sortu duen arazoaz hitz egin digu. Akats honek, zerbitzu askotan sartzeko, informazioa lapurtzeko, identitatea faltsutzeko aukera eman du. Eman digun gomendioa, izenak eta pasahitzak aldatzea.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan eta asteroko Berriako zutabeari erreferentzia eginez, turismoa modu birtualean egiteko ARG jokoaz aritu zaigu. Joko hutsa baino gehiago dela argi utzi digu.

Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan eta asteroko Berriako zutabeari erreferentzia eginez, sakelakoak eta hauek sor ditzaketen ezberdintasun sozialez aritu gara. iPhone-a eta Android-a jarri dizkigu parez-pare; lehena, gailuen aldetik garaile nagusi dena baina sistema eragileari begiratuz gero, bigarrena nagusitzen da.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »