BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin tertulian murgildu gara, eta EH Bilduk EAEn proposatuko duen kontsulta legeari tiraka arituko gara. Jarraian, Kurdistanen dagoen egoeraren ingurukoak jorratu ditugu Komite Internazionalistetako kide Lur Atxesbururekin. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Oier Gorosabelekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu. Eguneko adierazpenetan, feminismoaren barneko korronteek duten eragina landu dugu. Elkarrizketaren tartean, Oreretako Zintzilik irratiko Julen Etxegarairekin hitz egin dugu, asteburuan Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan izango diren irrati libreen topaketez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu, eta hedabideetako nobedadeen inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Hibai Castrorekin Kukutzaz hitz egindakoak izan ditugu entzungai.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Hondarribiko alardeari begira jarri gara tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek UEU Udako Euskal Unibertsitateko kide Ainhoa Lataturekin hitz egin du UEUk eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean sustatutako lau graduondokoen inguruan. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin urriaren 24an Bilbon izango den ‘Alternatiben herria’-z aritu gara. Amaitzeko, Oiartzun irratikoek Oihana Etxebarrietariegindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Inigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Klitto atari digital feministako Malen Aldalurrekin udan izandako eraso sexisten eta horien inguruko jarreren errepasoa egin dugu. Elkarrizketaren tartean, Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagatik Mikel Azkarate esne ekoizlearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, eta Donostia Kulturaren udako programazioaz nahiz Topa Eszenikaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek eta Jabi Zabalak Bilboko aste nagusiaren eta bertan irratiek elkarlanean egindako jarraipenaren ingurukoak ekarri dizkigute.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Migel Angel Mendizabalek Oiartzun irratian odola ematearen garrantziaz esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketaren tartean, Greziako egoeraren ingurukoak jorratu ditu Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Ivan Santamaria kazetariarekin. Patxi Gaztelumendik Herritarren Segurtasunerako Legea delakoa indarrean jarri izanaren ingurukoak ekarri dizkigu komunikazioaren tartera. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Ander Altunari egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, eta Irungo alardeaz nahiz jai giroko tradizio baztertzaileez hausnartu dugu. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturakoek Anarirekin izandako solasalditik pasarte esanguratsuenak ekarri dizkigu Gorka Artetxek. Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin aritu da energia trantsizioaz hizketan. Amaitzeko, 2013ko Gazte Danbadan terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitu dituzten Ernai antolakundeko zortzi kideak eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria absolbitu izanaz Aitor Andak egindako balorazioa ekarri dugu eguneko adierazpenetara.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa ‘Klitto!’ atari digitala martxan jarri duten Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiolari egin diegu. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, eta udan ere antzerkiaz gozatzeko planak proposatu dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Radiokulturako lagunek Jone Idiazabalekin Errenteriako eskulangintza azokaz hitz egindakoak ekarri ditugu.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Radiokulturako lagunek Lauka teatroaren ‘Amorioaren ziega’ obraz egindako erreportajea izan dugu entzungai. Eguneko adierazpenetan, Gotzon Elizburuk eta Iker Kasanobak zendu berri den Periko Solabarriaz Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketa, Bgoña Izeta eta Jurgi Olasagastiri egin diegu, Kilometroak festaren bueltan kaleratu duten Gizarte inklusiborako dekalogoaz. Sormenaren tartean, Jon Aranburuk Ixiar Rozasekin hitz egin du ‘Proklama’ lantegi eta topaketa guneaz. Amaitzeko, aurtengo Zapato Azuleren ingurukoak kontatu dizkigu Ondarroako Radixu irratiko Leirek.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »