BILAKETAK

Reggae Fever

RSS-Podcast

aa

GD30OBH.pdfHau izangda denboraldiko azken saioa eta John Holti omenaldia eginez hasi dugu. Ondoren Akatzen Vuelta y Vuelta LP berriaren aurkezpen azkarra egin dugu eta aurten aurkeztu ditugun 7″koen errepasoa egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!

eiger Saio osoa denboraldi honi errepasoa egiten pasa dugu. Gramophone Allstars eta Boss Caponerekin hasi gara baina ondoren Euskal Herrira egin dugu salto eta denboraldi honetan entzun izan ditugun euskal talde eta proiektuak berriro entzun ditugu.

jump upNobedadeak EEBBara eraman gaituzte, Chicagora hain zuzen ere. Bertako Jump up Records zigiliuko zenbait nobedade entzun ditugu. Ekainean sartuak gara eta denboraldiari errepasoa ematea pentsatu dugu opor aurreko saio hauetan. Denboraldian entzundako zenbait talde entzun ditugu.

Bi nobedadeekin hasi dugu saioa, Jaengo Kriptolites eta Tarregako The Targarians ekarri ditugu lehen aldiz Reggae Fever honetara. Ondoren asteburu honetan Iruñean ospatuko den Nola? Fest Iruñea (After Barcina) jaialdia aipatu dugu eta bide batez The Sustraiansen azken perlak entzun ditugu. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea!!!!!!

rudelari_eguna Saioa Dudley Sibley eta Smooth Beansen singlearekin hasi dugu. Ondoren Iseo eta Dodosounden Cat Platoon entzungo dugu. Amaitzeko Rudelari Egunari errepasoa eman diogu.

Gaurko saioko protagonistak berriak izan dira. Berri onak, disko berriak datoz gurera. Dudley SIbley eta Smooth Beans, Akatz edota Begoña Bang Matu bezalako artistek lan berriak kaleratu dituzte segituan.Berriekin ari ginela youtuben argitaratu berri duten “Under the Influence: 2Tone Ska” dokumentala ere komentatu dugu.Ez dira faltatu astebururako proposamena eta asteko klasikoa.

vertic_880_0 Ari da aurtengo Rototom Sunsplash jaialdiko Line Up-a osatzen eta hori aprobetxatu dugu atzoko irratsaioa aurrera eramateko. Abuztuan ospatzen den jaialdian parte hartuko duten zenbait artista entzun ditugu. Ez da nobedaderik faltako eta Alpheus-en bideoklip berria ekarri dizuegu. Amaitzeko astebururako proposamenak. Reggae Fever leads the way!

Matienan, Abadiñon,Matiena Ska Jaialdia ospatzen ari da eta han egongo diren taldeak entzun ditugu. Siroko, Soweto eta Dr. Ring Ding. Iruñatik nobedadeak ekarri ditugu, Sustraians Recordsekoek abesti berriak sortu dituzte. Ez dira falta asteko klasikoa eta asteburuko proposamena.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »