BILAKETAK

Teknologia berriak

RSS-Podcast

aa

Gai asko lantzen dira Etzi.pm gehienak aurrera begira. Oraingoan mugikaria aplikazio berriari buruz aritu zaizkigu. Mugikorrentzako, euskal hedabide natiboa da. Badira eduki batzuk soilik mugikorrean iraku daitezkela, horiek dira mugikariak.   mugikorretan. Interesgarria da proposamen hau Etzi PMkoen uztez, besteak beste, euskaraz delako.  hemen azalpen gehiago.

Haurrentzako bi aplikazio ekarri dizkigu Maite Goñik. Haur txikiek euskal alfabetoa ikasteko Euskal alfabetoa aplikazioa, batetik; eta hiztegia aberasteko Ikasitz aplikazioa, bestetik.

Metal Gear bideojokoaren argitaratzailea den Konami enpresa japoniarrak, azken aldian marketing mugimendu bitxiak egiten dituela komentatu du Aritza Aitzibarek.

Oculus Rift, Oculus Virtual Reality enpresak sortutako errealitate birtualean ikusteko, betaurreko kaskua da. Ideia garatzeko 91 milioi dolar inbertitu behar izan dute.  2014ko martxoan,  Facebookek Oculus VR erosi zuen 400 milioi dólarren truke, produktu honen potentzialaz txundituta geratu ostean. Nahi duenak datorren urteko hiruhilabetean erosi ahal izango ditu.

Aste honetan HABEko 1. eta 2. mailak prestatzeko sakelako telefonoetarako bi aplikaziori buruz hitz egin digu Maite Goñi irakasleak: EUSKARA IKASIZ (1. maila) eta EUSKARA IKASIZ (2. maila). Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei zuzendutakoak aplikazioak dira, eta gailu mugikorretan aurreko urteetako azterketa ofizialetako ariketak egiteko aukera eskaintzen dute..

talaiatiK amaia elu Ziur maiz aditu duzula “reder” hitza, batez ere ikus-entzunekoan, diseinuan, edo animatzen  aritzen den lagun bat baldin baduzu. Baina zertarako balio du eta noiz erabiltzen da? Hara, Amaia Eluk emandako azalpena

Inflazio edo inflexio. Hala dio Aiert Goenagak Etzi pm kolektiboko  hamabosteroko Talaiatik honetan.  Etzi Portu Maritimoak proiektuko lehen topaketa egin zuten martxo hondarrean, sari banaketa eta guzti. Goenagaren ustez, oinarri izango dira topaketa hauek  ETZIpm ren etorkizunerako. Banatutako sarien inguruan ere aritu zaigu. Hortaz haratago, zer izan dira topako horiek Etzi pm-rako: inflexio  edo inflazio?

Aritza Altzibarek Steam, sarean saltzen duen bideo jokoen plataformak, aldaketak egin dituela azpimarratu ditu, batez ere sarean zuzenenan saltzen diren bideo jokoen kasua. Europaren ezberdinatsunak eta nazioarteko gatazkek eragina dute ere joko bideo industrian, ondorioz  bermoldaketak etengabe egiten dira. eta Steam plataformak eskaintzen dituen produktuak iturri anitzekoak izanda, saldutako joko batzuekin konpatibletate arazoak sor liteztke.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »