Aste honetan HABEko 1. eta 2. mailak prestatzeko sakelako telefonoetarako bi aplikaziori buruz hitz egin digu Maite Goñi irakasleak: EUSKARA IKASIZ (1. maila) eta EUSKARA IKASIZ (2. maila). Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei zuzendutakoak aplikazioak dira, eta gailu mugikorretan aurreko urteetako azterketa ofizialetako ariketak egiteko aukera eskaintzen dute..