BILAKETAK

Mundurama

RSS-Podcast

aa

Saio honetan Kurdistan aldera begira jarriko gara. Duela aste pare bat, aurreko saioa prestatzen ari ginela jakin genuen Kurduek azkenean ISISeko kideak Kobanitik botatzea lortu zutela. Horixe izango da gaur jorratuko dugun gaia. Horretarako, gurekin izango dugu Faize Abdi, Kobaniko herri asanbladako bozeramailea. Gerra bertatik bertara nola bizi izan duten, eta hemendik aurrera dituzten erronka nagusien berri emango digu Kobanitik bertatik.

Gaurkoan hiru gai jorratuko ditugu. Joan den igandean Grezian ospatu ziren hauteskundeekin hasiko dugu saioa. Krisiaren alderik gordinena sufritzen ari direnen artean Syrizaren garaipenak piztu duen ilusioari buruz arituko zaigu Jon Fernandez, Berriako kazetaria, Atenasetik.Ondoren, Jon Mikel Fernandez kazetariak Hassana Aaliari Info7 Irratiko Kale Gorrian saioan egindako elkarrizketaren laburpen bat entzuteko aukera izango dugu. Hassana Aalia Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako militantea da, baina Euskal Herrian bizi da gaur egun. Orain estatu espainiarrak asilo politikoa ukatu dio. Bere jaioterrira itzultzen bada atxilotua, torturatua eta gartzelaratua izan daiteke.Saioa amaitzeko sionismoaren eta nazien arteko elkarlanari buruz jardungo dugu Gabirel Ezkurdiarekin. Auschwitzeko kontzentrazio esparrua askatu zutela 70 urte bete diren honetan, urteurren hori abiapuntutzat hartu eta gerra aurreko garaietatik hasita bi ideologia hauek izan zuten harremanari buruz hitz egingo digu Ezkurdiak.

Munduramako azken saioan hainbat aldetik aztertu dugu Charlie Hebdoren kontrako erasoa. Besteak beste, Xabier Madariaga kazetaria elkarrizketatu dugu, bera Parisen bizi baita, bertako giroa zein izan den kontatu digu. Aldiz, Txente Rekondok gertatutakoaren analisi geo-politikoa egin digu.

Saio honetan Charlie Hebdoren aldizkari franztiarraren aurkako atentatuari buruz jardungo dugu. Hasteko, gertatutakoa Parisen bertan nola bizi izan zuten azalduko digute Xabier madariaga eta Alberto Pradilla kazetariek.Ondoren, atentatua bere testuinguru geopolitikoan kokatzen saiatuko gara, Txente rekondo Nazioarteko Analistarekin.Atentatuaren egileak islamista erradikalak izanik, islamari eta islamismoari buruz jardungo dugu Luz Gomez, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikasketa arabiarretako irakaslearekin.Saioa amaitzeko, Raul Gonzalezez, Musulmanes Por la Paz Gobernuz kanpoko erakundeko presidentearekin hitz egingo dugu, musulman gisa honelako atentatuek nola eragiten dieten jakiteko.

Saioaren lehen zatian petrolioaren prezioen beherakada, eta honen zergatiak eta ondorioak aztertzen saiatu gara bi gonbidaturekin.Alde batetik Ugo Bardi izango dugu. Florentziako unibertsitatean kimika irakaslea izateaz gain, Peak Oilaren ikerketarako erakundearen komite zientifikoko kidea ere bada italiarra. Beste gonbidatua Daniel Lacalle ekonomialaria izango dugu. Inbertsio funtsen kudeatzaile gisa egiten du lan Lacallek Londresen, eta energiarekin lotutako gaiak dira bere espezialitatea.Saioaren bigarren zatian errubloari buruz arituko gara. Petrolioaren prezioen jaitsierak eta mendebaldeak ezarritako zigor ekonomikoek zuzenean eragin diote Errusiako ekonomiari. Bertako dibisak, errubloak, sekulako beherakada izan du azken egunotan. Honek Errusian izan ditzakeen eraginei buruz jardun dugu Asier Blas politologoarekin.

Estatu batuetara begira hasiko dugu garuko saioa . Epaimahaiak absolbitu egin du Fergusonen gazte afroamerikar bat hil zuen polizia, eta horrek sekulako liskarr ak eragin ditu. Fergusonen gertatutakoaz, arrazakeriaz, eta klase borrokaz jardun dugu James Petras, soziologo estatubatuarrarekin. Ondoren Hego Amerikara joko dugu. Bi astez etenda egon ondoren, aste honetan bertan hasi dituzte berriz bake negoziaketak FARC eta Kolonbiako Gobernuak. Geldialdi honi buruz eta bake prozesuari buruz hitz egingo dugu Javier Calderon, Marcha Patrioticako kidearekin. Saio amaitzeko, Israel eta Palestinaren arteko tentsio gorakadari buruz hitz egingo dugu Ane Irazabal kazetariarekin. Besteak beste, Netanyahu presidenteak proposatu duen estatu juduaren legeari buruz hitz egingo dugu berarekin. Bitartean, Gazan, joan den Udan Israelek egindako azken erasoaldiaren ondorioak pairatzen jarraitzen dute.

Igualan desagertutako 43 normalisten kasuak agerian utzi du Mexikoko botere sistemaren funtzionamendua. Erakunde publikoetan daudenek narkoaren indarra darabilte boterean mantentzeko, eta narkotrafikariek boterearen tresnak darabiltzate euren interesak defendatzeko, polizia kasu. Gaia aztertuko dugu Paris Martinez, gaia bertatik bertara jarraitzen ari den kazetari mexikarrarekin. Saioaren bigarren zatian Kataluniaren etorkizuna izango dugu hizketagai. Joan den Azaroaren 9ko galdeketak eskenatoki politiko berri bat ireki du bertan. Ze bide hartuko dute hemendik aurrera independentziaren aldeko alderdiek? Anna Figueras (CiU), Teresa Jordà (ERC) eta Quim Arrufat (CUP) bildu ditugu horixe aztertzeko.

TTIP siglen atzean Europa eta Estatu batuen arteko merkataritza eta inbertsio akordioa ezkutatzen da. Akordio horrek merkataritza eta inbertsioei baino askoz alor gehiagori eragingo die: ingurugiroari, osasun publikoari, lan eskubideei edo baita sistema demokratikoari berari ere. Gaia jorratzeko gurekin ditugu Josu Juaristi, EH Bilduko europarlamentaria, Laura Gonzalez de Txabarri, ELA sindikatuko nazioarteko arduraduna, eta Xavier Caño, Attac-eko kidea eta kazetaria. Saioaren bigarren zatian Faiz Muhammad Balutx elkarrizketatu dugu, ‘Balutxistango Desagertuen Nazioarteko Ahotsa’ elkarteko kidea. Balutxistanen bizi den egoera azaldu eta euren egoeraren berri nazioartean hedatzeko egiten ari diren protesten berri eman digu.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »